LEXIKOA LANTZEKO

Lexikoa hitzen esanahiaren ezagutza da, ezinbestekoa irakurriaren ulermena garatzeko. Irakurketa-idazketak aurrera egin ahala, lexikoaren eta ulermenaren arteko lotura aldebikoa da. Lexikoaren ezagutzak irakurketa hobetzen du eta irakurtzearen esperientziak lexikoa handitzen laguntzen du. Lexiko zehatzari dagokionez, beharrezkoa da arloek eta irakasgaiek egiten dioten ekarpenari arreta jartzea.

Hainbat ikerketaren arabera, Haur Hezkuntzako ikasleen lexiko mailari erreparatuz Lehen Hezkuntzako lehenengo mailetan izango duten ulermen maila aurreikusten da.*

Hitz bat ezagutzea edo ez ezagutzea ez da zirt edo zartekoa, continuum gisa ulertu behar da. Hau da, ikasketa-prozesu bat gertatu behar da: hitza ez ezagutzea, haren esanahiaren ideia orokor bat izatea, sakontasunez ezagutzea eta beste hitz batzuekin duen lotura edo harreman metaforikoa jakitea.

Lexikoa modu esplizitu edo inplizituan irakatsi daiteke, hitzekin kontaktua izanez ahozko hizkuntzaren edo irakurketaren bidez. Biek laguntzen dute irakurketa hobetzen, baina eraginkorrenak irakasteko bi moduak elkartzen dituzten sistemak dira.**

*La enseñanza de la lectura en Europa: contextos, políticas y prácticas (Eurydice).
**Ripoll,JC eta Aguado, G.(2015) Enseñar a leer. Cómo hacer lectores competentes. EOS

Sakontzeko:

  • RIPOLL,J.C. eta AGUADO, G. Enseñar a leer. Cómo hacer lectores competentes. Madril: EOS, 2015.
  • HEZKUNTZAREN, IKUS-ENTZUNEZKOEN ETA KULTURAREN EREMUKO AGENTZIA EXEKUTIBOA, EACEA P9 - EURYDICE. La enseñanza de la lectura en Europa: contextos, políticas y prácticas. Brusela: EACEA, 2011.
  • CUNNINGHAM, A. eta STANOVICH, E. “Los efectos de la lectura en la mente”. Estudios Públicos, 108, 2007.

OHARRA: Hurrengo baliabide-zerrendak irakurketa lantzeko hainbat aukera biltzen ditu. Horietako asko interneten eskuratu daitezke. Baliabideak jardunbide egokien eredu edo ikastetxeak aintzat har ditzakeen jarduera gisa proposatzen dira.

Baliabide gehiago…

Análisis y revisión crítica de los materiales de evaluación de la competencia léxica.

Irakurriaren ulermenaren eta lexikoaren tamainaren arteko interrelazioa azaltzen duen ikerketa.

Ikusi baliabidea

Hitziki.

Lexikoa gaika sailkatuta. Egokia hautatzeko jokoa. Tablet edo mugikorrerako. Doakoa.

Ikusi baliabidea

Esanbaki.

Lexikoa eta haren erabilera esaldietan. Tablet eta mugikorrerako appa. Doakoa

Ikusi baliabidea

Animaliak.

Animaliei buruzko lexikoa, puzzle eta jolasekin. Tablet eta mugikorrerako appa. Doakoa.

Ikusi baliabidea

Ikasikusi.

Gaiaren eta zailtasunaren arabera sailkatutako lexikoa. Pantailan irudia agertzen den bitartean hitza asmatu behar da. Tablet eta mugikorrerako appa. Doakoa.

Ikusi baliabidea

Baserri.

Baserriarekin lotutako lexikoa ikasteko hainbat jolas. Tablet eta mugikorrerako appa. Doakoa.

Ikusi baliabidea

Katamotz hitzak.

Grafema-fonemak, silabak, hitzak eta esaldiak erabiliz kontzientzia fonologikoa lantzeko ariketa metalinguistikoak. Tablet eta mugikorrerako aplikazioa.

Ikusi baliabidea

Who wants to be a millionaire? Lexiko jolasa.

Galdera eta erantzunen bidezko jolasa PPT formatuan.  Nahi den lexikoan sakontzeko egokitu daiteke. Berritzegunearen “Ulergarritasunaren bidean” ikastaroko materiala. Edozein etapatarako.

Ikusi baliabidea

Hitza pasa.

Ikasgelan landutako lexikoa errepasatzeko jokoa. PPT formatuan deskargatu daiteke eta hitzak gehitu edo aldatu daitezke.  Berritzegunearen “Ulergarritasunaren bidean” ikastaroko materiala.

Ikusi baliabidea

Bingo. Hitz ohikoenak / Palabras frecuentes.

Lehen Hezkuntzako 1. zikloa. Gaztelania eta euskara.

Ikusi baliabidea

Lexikoa (materiala, probak, erregistroak).

Blog honetan heziketa-materiala aurki daiteke.

Ikusi baliabidea

Lexikoa (euskaraz eta gaztelaniaz).

Komunikazio handigarriari eta alternatiboari buruzko Aragoiko Gobernuaren atariak behar bereziren bat duten ikasleen komunikazioa errazten duten piktogramak, irudiak, materialak eta softwareak biltzen ditu, baita deskargatzeko material elaboratua ere.

Ikusi baliabidea