KONTZIENTZIA FONOLOGIKOA LANTZEKO

Kontzientzia fonologikoa hizketa osatzen duten askotariko unitateak identifikatu eta manipulatzeko gaitasuna da: esaldiak, hitzak, silabak eta fonemak (hizkuntza mintzatuaren unitate txikiena).

Ezagutza fonologikoaren irakaskuntzak fonemaz jabetzen eta ezagutza fonologikoarekin lotutako trebetasunak irakurketara eta idazketara eramatea errazten laguntzen du.

Gaiari buruzko ikerketen arabera, adituak ados daude irakurmenaren garapena iragartzen duen faktore bat dela esatean. Kontzientzia fonologikoa handitzeko estrategiak ezartzea ezinbestekoa da irakurtzeko gaitasuna arrakastaz eskuratzeko.

Trebetasun hauek txikitatik irakasteak eragin handia du irakurtzeko konpetentzia garatzerakoan, eta konpetentzia hori garatzen eta emaitzak hobetzen laguntzen die irakurtzeko zailtasunen bat duten pertsonei. Horregatik, funtsezkoa da txikitatik detektatzea prozesamendu fonologikoan zailtasunik dagoen.

Sakontzeko:

  • HARANBURU ,M. et al. Kontzientzia fonologikoa lantzeko programa. Donostia: Erein, 2008.
  • VALLÉS,  A. Conciencia Fonológica. Valentzia: Promolibro, 2008.
  • NAFARROAKO HEZKUNTZA BEREZIKO BALIABIDE ZENTROA. NHBBZ. Materiales para trabajar las habilidades fonológicas . Iruñea: Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa. 
  • JIMÉNEZ GONZÁLEZ, J. eta ORTIZ GONZÁLEZ, R. Conciencia fonológica y aprendizaje de la lectura: teoría, evaluación e intervención .Madril.: Síntesis, 1994.

OHARRA: Hurrengo baliabide-zerrendak irakurketa lantzeko hainbat aukera biltzen ditu. Horietako asko interneten eskuratu daitezke. Baliabideak jardunbide egokien eredu edo ikastetxeak aintzat har ditzakeen jarduera gisa proposatzen dira.

Baliabide gehiago…

Metodología para la adquisición de una correcta conciencia fonológica.

Artikulu honek kontzientzia fonologikoa nola landu laburbiltzen du eta lanerako jarraibideak ematen ditu.

Ikusi baliabidea

Test para la detección temprana de las dificultades en el aprendizaje de la lectura y escritura.

Dislexiaren diagnostiko goiztiarra egiteko froga, prozesamendu fonologikoarekin lotutako gabezietan oinarritua; lau urteko haurrekin aplika daiteke.

Ikusi baliabidea

Begizorrotz, silábico y global.

Irakurketaren ikaskuntzan murgiltzeko, eta fonema-grafema asoziazioa (soinua-letra) eta hitzen antzemate orokorra lantzeko. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza (irakurtzeko zailtasunekin).

Ikusi baliabidea

Conciencia fonémica: vocales.

Kontzientzia fonologikoaren garapena laguntzeko bi aurkezpen interaktibo. Haur Hezkuntza.

Ikusi baliabidea

Conciencia fonológica.

Komunikazio handigarriari eta alternatiboari buruzko Aragoiko Gobernuaren atariak behar bereziren bat duten ikasleen komunikazioa errazten duten piktogramak, irudiak, materialak eta softwareak biltzen ditu. “Materiales” atalean, kontzientzia fonologikoa lantzeko gune bat dago.

Ikusi baliabidea

Conciencia fonológica.

Blog honek kontzientzia fonologikoari buruzko hezkuntza-materialak biltzen ditu.

Ikusi baliabidea

Kataluga 2.0

Grafema-fonemak, silabak, hitzak eta esaldiak erabiliz kontzientzia fonologikoa lantzeko ariketa metalinguistikoak.
PC-an deskargatu daitezke.

Ikusi baliabidea

Katamotz hitzak.

Grafema-fonemak, silabak, hitzak eta esaldiak erabiliz kontzientzia fonologikoa lantzeko ariketa metalinguistikoak. Tableta eta mugikorrerako aplikazioak.

Ikusi baliabidea

Fonemak kontzientzia fonologikoaren bidez lantzen.

Irakurketa-idazketa kontzientzia fonologikoaren bidez lantzeko materiala.

Ikusi baliabidea

Salto saltoka.

Letrak eta haien soinuak lantzeko mahai-jokoa.

Ikusi baliabidea