IRAKURKETA-PROZESUAK LANTZEKO

Ikasleek, irakurle konpetenteak izateko, informazio espezifikoa eskuratzeaz gain, gauza izan behar dute testuaren zentzu orokorra antzemateko eta lehen eta bigarren mailako ideiak bereizteko. Horrez gain, testuaren interpretazioa egiteko gauza izan behar dute; eta, azkenik, bai edukiaren, bai formaren inguruan gogoeta egin eta iritzia eman behar dute.

Irakurketaren prozesuak dira irakurleek baliatzen dituzten bideak, moduak, ikuspuntuak edo helburuak testuetan murgildu eta haien esanahia ulertu eta interpretatzeko.

Irakurketa prozesuak aktibatzeko, galdera egokiak ez ezik, jarduera egokiak ere proposatu behar dizkiegu ikasleei.

Atal honetan, prozesu horien inguruko gogoeta egiteaz gain, galdera-ereduak eta irakurketa kritikoa sustatzeko zenbait tresna bildu dira.

Sakontzeko:

OHARRA: irakurketaren inguruan lan egiteko aukera batzuk ematen dira beheko baliabideen zerrendan. Horietariko asko interneten aurki daitezke. Baliabide horiek jardun edo jarduera onen adibideak baino ez dira, zentroak nahi izanez gero kontuan har ditzakeenak.

Baliabide gehiago hemen:  

Preguntar sobre un texto.

Galdera motak: literalak, interpretazioa edo inferentziak egitekoak, ebaluatzekoak… Irakurketa prozesuei lotutako jarduerek eta galderek duten garrantziaz gogoeta egiteko bideoa.

Ikusi baliabidea

10 claves para enseñar a interpretar.

Irakurle kritikoak lortzeko gakoak azaltzen duen artikuloa.

Ikusi baliabidea

Leer en el área de ciencias.

Irakurketa kritikoari lotutako gogoetak azlazten dituen bideoa.

Ikusi baliabidea

La construcción del conocimiento social y el lenguaje: el discurso social en el aula.

Gizarte zientziak arloan irakurriaren ulermena lantzeko gakoak azalzten duen liburua.

Ikusi baliabidea

Leer en matemáticas.

Matematika arloan irakurriaren ulermena garatzeko komentatzen duen bideoa.

Ikusi baliabidea

Zer dira irakurketa prozesuak? Nolako galderak egin daitezke?

LH, DBH, Helduen Hezkuntza. Irakurketa-prozesuak zer diren azaltzen duen testua eta bertan galdera-ereduak proposatzen dira.

Ikusi baliabidea

En la pregunta está la respuesta II ¿Cuál es la respuesta a mi pregunta?

Estrategia metakognitiboak eta  Galdera sinpleak  LH lantzeko artikuloa.

Ikusi baliabidea

CRITIC galdetegia/Claves para aprender a interpretar.

Irakurketa kritikoa bultzatzeko galderak. LH eta  DBH. Euskaraz eta Gaztelaniaz.

Ikusi baliabidea

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna. Hobekuntza Proposamenak.

Hainbat arlo eta ikasgaitan proposatu daitezkeen testuei lotutako galderak ikusteko eta aztertzeko. LH eta DBH.

Ikusi baliabidea

Irakurriaren ulermena hobetzeko baliabideak.

Arloetan eta ikasgaietan planteatu daitezkeen testuak eta galderak. LH eta DBH.

Ikusi baliabidea

Ulermenezko irakurketaren ebaluazioa.

Atlante Proiektuaren barruan,
Testuen ulermenarekin zerikusia duten alderdiak argitzen dituen eta zer nolako galderak egin daitezkeen prozesuak bideratzeko komentatzen duen atikuloa. LH.

Ikusi baliabidea