IKASLEEN ANIZTASUNA KONTUAN HARTZEKO

Irakurketa funtsezkoa da garapen hezitzaile, pertsonal eta emozionalean. Hala ere, hainbat ikasleren irakurtzeko trebetasunak ez dira egokiak irakaskuntza-ikaskuntza egoeretan autonomiaz lan egiteko. Horregatik, beharrezkoa da ideia garrantzitsu batzuk aintzat hartzea:

  • Irakurketak eta idazketak, jabetze-prozesu gisa, denbora eta gaitasun-aniztasuna aintzat hartzea behar dituzte (irakurtzeko edo idazteko zailtasun espezifikoak, gaitasun handiak...), baita askotariko erritmo eta egoera pertsonalak kontuan hartzea ere (berandu hastea, etab.).
  • Irakurketaren lanketari eta ikasleen aniztasunaren atentzioari ekiteko, ikastetxeak planteamendu pedagogiko bat behar du.
  • Esku-hartze hezitzailearen bidez lagunduko duen behaketa eta jarraipen sistematikoa beharrezkoak dira. Irakurketa-konpetentziaren garapenarekin lotutako zailtasunak goiz detektatzeko eta irakaskuntza-ikaskuntza egoeretan ikasleen askotariko beharrei (ikasle etorkinak, dislexia eta antzeko zailtasun espezifikoak dituzten ikasleak,...) erantzuteko prozedurak eta tresnak behar dira.

Badago jatorri neurobiologikoa duen ikaskuntzarako behar espezifiko bat: dislexia. “Ondorioak edo albo-ondorioak ulermen arazoak eta inprimatutako lengoaiarekiko esperientzia eskasa dira, eta horrek lexikoaren eta ezagutza orokorraren garapena oztopatzen du. Derrigorrezko hezkuntzan eta ondoren hainbat modutan agertzen da eta askotariko esku-hartze eta egokitzapen beharrak sortzen ditu”.*

Aniztasuna kontuan hartzeak, lan sistematiko eta antolatu batekin batera, irakurtzeko zailtasunen zati handi bat saihestea eta konpentsatzea eta arrakasta akademikoa ekartzen ditu.

*Lyon,Shaywitzy Shaywitzy, 2003, 2.or.

Sakontzeko:

OHARRA: Hurrengo baliabide-zerrendak irakurketa lantzeko hainbat aukera biltzen ditu. Horietako asko interneten eskuratu daitezke. Baliabideak jardunbide egokien eredu edo ikastetxeak aintzat har ditzakeen jarduera gisa proposatzen dira.

Baliabide gehiago…

Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloa: Arreta Goiztiarra Hezkuntzan.

Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloaren helburua garapenean izan daitezkeen nahasmenduak goiz detektatzea da, hezkuntza-laguntzarekin lotutako premia espezifikoak eragin ditzaketen nahasmenduei dagokienez.

Ikusi baliabidea

Test para la detección temprana de las dificultades en el aprendizaje de la lectura y escritura.

Dislexiaren diagnostiko goiztiarra egiteko froga, prozesamendu fonologikoarekin lotutako gabezietan oinarritua, lau urtetako haurretan aplikatu daiteke.

Ikusi baliabidea

PROLEC Detección de dificultad.

Test honen bidez irakurketa ebaluatzen da eta zailtasunak detektatzen dira idatzizko materialaren ulermenean parte hartzen duten prozesuetan: letrak identifikatzea, hitzak, prozesu sintaktikoak eta semantikoak antzematea.

Ikusi baliabidea

PRODISLEX.

Lanerako tresna gisa balio duen protokoloa. Hainbat helburu ditu, hain zuzen ere zailtasunak goiz detektatzea, ikasle horien arrakasta lortzeko estrategiak eskaintzea eta ikaskuntzan baldintza berdinetan parte hartzea.

Ikusi baliabidea

Detección dificultades en la mecánica lectora.

Irakurtzeko mekanika behatzeko txantiloia.

Ikusi baliabidea.

Ikusmen arazoak detektatzeko.

Irakurketari aurre egiterakoan ikusteko zailtasunak behatzeko txantiloia.

Ikusi baliabidea.

Berni.

Jolas forman diseinatutako Berni proiektuak irakurriaren/idatziaren ulermenean zailtasunak detektatzeko funtsezko bost aldagai aztertzen ditu eta diagnostiko goiztiar bat egitea ahalbidetzen du, haurra irakurtzen ikasten hasi aurretik. (EHU)

Ikusi baliabidea

Katamotz.

Irakurketa-prozesua hobetzen laguntzen duten Windows eta GNU/Linux-erako software libreko programak. Bide fonologikoarekin eta bide lexikoarekin lan egitea. Euskara eta gaztelania.
Katamotz Lectura. Irakurtzeko jariotasuna eta abiadura hobetzeko tresna.
Kataluga. Irakurtzeko eta idazteko zailtasunak lantzeko ariketak.
OggBikoiztu. Ahozko adierazpena lantzeko bikoizketa tresna erraza.
Katasimu. Euskaraz zenbatzen ikasteko jarduerak.
Katahots. Euskarazko eta gaztelaniazko testuen irakurketa errazten duen “TTS” tresna.
Yinayangu. Ikasgelako kideen izenak ikasteko ariketak eskaintzen dituen jolasa.

Ikusi baliabidea

Piruletras.

Ios-erako app honek dislexia lantzeko laguntza-jolas bat biltzen du, zati bat doakoa eta ordaindu beharreko deskargatzeko materialak ditu.

Ikusi baliabidea

Irakurketa digitala.

Arbel digitalaren bidez irakurtzen eta idazten irakasteko. Lehen Hezkuntzako 1. zikloa, irakurtzeko/idazteko zailtasunak kontuan hartuz.

Ikusi baliabidea

Pdle 3.0

Irakurtzeko arbel dinamikoa irakurtzen ikasteko eta prozesua automatizatzeko online software berritzailea da. Irakurketa-errehabilitaziora bideratua.

Ikusi baliabidea

Lixta.

PC, MAC, tableta eta mugikorretarako aplikazioa. Lixtan lexikoa gehitu daiteke eta esfortzurik gabe memorizatzeko 4 jarduera interaktibo sortu daitezke.

Ikusi baliabidea

Los clubes de lectura fácil.

Irakurketa irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei hurbiltzeko tresna.

Ikusi baliabidea

Lectura Fácil. EAE.

Irakurketa Erraza zer den azaltzen duen bideo laburra. Zailtasunak dituzten pertsonekin lan egiteko baliabideak eta tresnak.

Ikusi baliabidea

Dislebi.

Euskadiko Dislexia elkartea.

Ikusi baliabidea

Irakurle digitala.

Interneti konektatutako ahots-sintesia. Tresna honek idatzizko testu baten hitzak entzuteko aukera gehitzen die nabigatzaileei edo testu-prozesadoreei. Testuak euskaraz, ingelesez edo gaztelaniaz egon daitezke eta sistemak ahots sintetiko bat sortzen du, tonu eta soinu naturalarekin eta hizkuntza bakoitzari dagokion ahoskerarekin.

Ikusi baliabidea

Mintzaira Bloga.

Euskarazko materiala biltzen duen bloga. Material horietako batzuek irakurtzeko/idazteko prozesua eskuratzeko zailtasunak dituen ikasleei laguntzeko balio dute.

Ikusi baliabidea

Ikasle etorkinen eskolatzea. Irakurketa-idazketa.

Ikasle etorkinekin lan egiteko argibideak eta materialak.  Euskaraz eta gaztelaniaz.

Ikusi baliabidea

Ikasle etorkinen eskolatzea. Materialak Lukene sugegorri txirene.

Irakurriaren ulermena lantzeko materiala.

Ikusi baliabidea

Ikasle etorri berriei nola egokitu testuak.

Argibideak eta ereduak. Berritzeguneak.

Ikusi baliabidea

Dificultades de lectoescritura.

Hezkuntza-materialak biltzen dituen bloga, tartean irakurtzeko/idazteko zailtasunei buruzko materialak dituena.

Ikusi baliabidea

Lectoescritura.

Komunikazio handigarriari eta alternatiboari buruzko Aragoiko Gobernuaren atariak behar bereziren bat duten ikasleen komunikazioa errazten duten piktogramak, irudiak, materialak eta softwareak biltzen ditu, baita deskargatzeko material elaboratua ere.

Ikusi baliabidea

¡Leemos! Propuestas prácticas para acercar la lectura a todos.

Zailtasunak dituzten kolektiboekin lantzeko protokoloak eta jardunbide egokiak eskaintzen dituen liburua.

Ikusi baliabidea

Irakurketa garatzeko eta sustatzeko ariketa bereziak.

Askotariko ariketen bilduma: sistematikoak eta ludikoak.

Ikusi baliabidea

Irakurtzen eta idazten aurrera!

Ikaskuntza-prozesuan zailtasunak dituzten eta dislexia duten pertsonekin lantzeko materiala.

Ikusi baliabidea

Logopediako ariketak.

Irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei edo hizkuntzan murgiltzeko prozesuan dauden pertsonei zuzendutako jarduerak.

Ikusi baliabidea

Martintxorekin euskara ikasten.

HIPI programako ikasleentzako edo euskaran lehen urratsak ematen ari direnentzako materiala.

Ikusi baliabidea