FONETIKA LANTZEKO

Kodea ikasteak, hau da, hitzak antzemateak ikasleari soinuen eta letran artean dagoen lotura (fonema-grafema) modu esplizitu eta sistematikoan identifikatzen laguntzen dio.

Letra-soinua lotura sistematikoki irakasteak ekarpen handia egiten dio ikaslearen irakurtzeko gaitasunaren garapenari.

“(…) hizkuntza gardenetan, gaztelania eta euskara kasu, grafema-soinu lotura sistematikoki landuko duten irakurketa-metodoak erabiltzea komeni da, babes zientifikoa duten metodo sintetikoak alegia; babes zientifiko horren jatorria izanik, alde batetik, ikaslearen buruaren funtzionamenduari buruzko ezagutza, eta, bestetik, esperotako moduan ikasi ez duten umeei laguntzeko printzipio horietan oinarrituta erabilitako esku-hartze teknika arrakastatsuak”*

* Ripoll,JC eta Aguado, G.(2015) Enseñar a leer. Cómo hacer lectores competentes. EOS

Sakontzeko:

OHARRA: Hurrengo baliabide-zerrendak irakurketa lantzeko hainbat aukera biltzen ditu. Horietako asko interneten eskuratu daitezke. Baliabideak jardunbide egokien eredu edo ikastetxeak aintzat har ditzakeen jarduera gisa proposatzen dira.

Baliabide gehiago…

Sinergias en torno a la lectura. Aula de innovación educativa.

Irakurketari buruzko bi ikuspegien arteko antzekotasunak bilatzen dituen argitalpen monografikoa.

Ikusi baliabidea

Irakurketa digitala.

Arbel digitalaren bidez irakurtzen eta idazten irakasteko. Lehen Hezkuntzako 1. zikloa. Euskara.

Ikusi baliabidea

Katamotz hitzak.

Grafema-fonemak, silabak, hitzak eta esaldiak erabiliz kontzientzia fonologikoa lantzeko ariketa metalinguistikoak. Tableta eta mugikorrerako aplikazioa.

Ikusi baliabidea

Kataluga 2.0

Grafema-fonemak, silabak, hitzak eta esaldiak erabiliz kontzientzia fonologikoa lantzeko ariketa metalinguistikoak. PC-an deskargatu daitezke.

Ikusi baliabidea

Yinayangu.

Konfiguratzeko aukera ematen duen joko honetan, landu beharreko hitzak aukeratu eta era askotako jarduerak egin ditzakezu (silabak ala letrak ordenatzea, etab.).

Ikusi baliabidea

Irakurketa-idazketa lantzeko ariketak.

Gaia lantzeko hainbat ariketa letra batetik abiatuz (fonemari lotuta). Lehen Hezkuntza.

Ikusi baliabidea

Silabak.

Lehen silabak ikasten hasteko ordenagailurako jolasa.

Ikusi baliabidea

Aprendo a leer con el método global por campos semánticos.

Koaderno fonologikoak eta eremu semantikoen araberako metodo orokorra elkartuz irakurketa eta idazketa lantzeko material maneiagarria. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa.

Ikusi baliabidea

Koadro fonetikoak eta autodiktaketak.

Bi aurkezpen interaktibo soinudun diskriminazio fonetikoa, kontzientzia fonologikoa, irakurketa-idazketa eta autodiktatuak lantzeko. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa.

Ikusi baliabidea

Irakurketa-idazketa fitxategien bilduma.

Blog honetan heziketa-materiala aurki daiteke. “Conciencia Linguística-Lectoescritura” kategorian, fonetika lantzeko baliabideak daude.

Ikusi baliabidea

Irakurketa-idazketa materialen bilduma.

Komunikazio handigarriari eta alternatiboari buruzko Aragoiko Gobernuaren atariak behar bereziren bat duten ikasleen komunikazioa errazten duten piktogramak, irudiak, materialak eta softwareak biltzen ditu, baita deskargatzeko material elaboratua ere.

Ikusi baliabidea

Salto saltoka.

Letrak eta haien soinuak lantzeko mahai-jokoa.

Ikusi baliabidea