Libro del mes          

Korri, Kuru, korri!

- 27-11-2018

Korri, Kuru, korri!
Ibaizabal
BILDUMA: Paper txoriak- Sail URDINA
Haur Literaturako XXIX. Ala Delta Saria.

Erorketa baten ondorioz, Nora ospitalean sartu da eta han Kuru ezagutuko
du. Bere istorioa tristeegia iruditzen zaio eta, horregatik, nahiago du ez
kontatzea. Hori dela eta, 1827an Egiptotik Parisera Frantziako errege-
erreginei Mehmet Ali pashak egindako opari moduan bidaiatu zuen
jirafaren istorioa kontatu dio. Bidaia horretan, Atir, bizitzan bakarrik
dabilen eta azkenean elkarrekin banaezin bihurtuko diren haurra izango du lagun.

Idazlearen datuak
PATXI ZUBIZARRETA Ordizian jaio zen 1964an. Euskal Filologia ikasketak
Gasteizen amaitu zituen eta bertan bizi da harrezkero. Haur eta Gazte
literaturan aritu izan da. Alabaina, helduen literaturan eta itzulpengintzan
ere jarduna da. Aspaldian, handia da musika eta literatura uztartzeko egin
duen ahalegina (Hamar mezu eta dei bat, 28 letra eta 7 nota munduari
itzulia egiteko, Zikoinaren hegaldia, eta abar).


Irudigilearen datuak
REBECA LUCIANI (1976) Bartzelonan bizi den ilustratzaile argentinarra da.
Ilustratzaile gisa egiten duen lana hitzaldiekin eta ilustrazioko ikastaroekin
uztartzen du. Hainbat argitaletxetan argitaratu ditu liburuak.

Recomendaciones anteriores